15 May Comertec izango da Construalen banatzaile esklusiboa Katalunian eta Andorran
Banatzaile esklusibo berria daukagu Construalen. Comertec izango da gure banatzaile esklusiboa Katalunian eta Andorran. Eraikuntzaren alorrean ibilbide oparoa duen enpresa da Comertec; kalitatezko produktuak eta bezero bakoitzari egokitutako irtenbideak eskaintzen ditu.
Construalek eta Comertec-ek sinatu duten lankidetza hitzarmenaren bidez, Construalen negozio eremua Kataluniara eta Andorrara zabalduko da. Bi kasuetan dagoeneko eskuragarri daude gure produktuak. Gainerako zonalde guztietan egiten dugun moduan, energia aurrezten duten leihoak eskaintzen ditugu, isolamendu termiko eta akustiko altua dutenak, arinak, argitasun handia egotea ahalbidetzen dutenak, estetika politekoak eta mantenu oso errazekoak.
Mota guztietako itxiturak egiten eta komentzializatzen ditugu Construalen. Honakoak nabarmendu ditzakegu: jogune kulunkaria dutenak, sarrerako ateak, ate irristagarriak, leihatilak eta mallorcarrak. Horrez gain, lehioaren erabilera hobetu dezakeen edozein gehigarri ere bai (pertsianentzako kaxoiak, motorrak, eltxo sareak…).
Gainera, gure leihoak eta ateak homologatuta daude eta hainbat ziurtagiri dituzte: “Leihoaren eraginkortasun energetikoa”, “Construal Passiv-vent” eta “RC Training sortzaile baimendua”.
Construalen asko arduratzen gaitu produktuen eta sortze prozesuen kalitateak, eta horiek hobetzeko etengabeko jardunean aritzen gara. Bezeroei ahalik eta arretarik egokiena eta onena emateko nahiari erantzunez, gure produktuak Errioxan, Nafarroan, Euskal Herrian, Gaztela eta Leonen, Kantabrian, Aragoin, Katalunian eta Andorran komertzializatzeko banatzaile sare zabala daukagu.
Horregatik, banatzailea edo itxituren sektoreko profesionala bazara, eta gure produktuak komertzializatzeko interesa baduzu, gure banatzaile sareko kide izan zaitezke.
Jarri gurekin harremanetan, eta Construaleko banatzaile ofiziala izateko jarraitu behar dituzun pausoen berri emango dizugu.